MANIFESTUA


LADYFEST NAFARROA 2013

Ezin badugu dantzatu, abestu, margotu, txortan egin … ez da gure iraultza. Ikustekoa da emakumeon agerpen eskasia jai girotan, bai antolakuntzan eta bai artistikoki parte hartzen. Lan bikoitza da emakumeok egin behar dugun esfortzua eszenatoki batera igotzeko eta lana baloratzeko. Beraz,  emakume talde bat elkartu gara egoera honi aurre egiteko eta geure jaia egiteko.  Geuk lortu dezakegulako.

Ladyfest Nafarroa arte eta kultura feminista bultzatzen duen festibala da. Feminismoaren kontzeptua oso zabala dela dakigu eta norberak gauza ezberdina ulertzen du feminismoaz, baina, badauzkagu zenbait oinarri adosten gaituena: gure lanaren, pentsamenduaren eta emakumeok egindako artearen ikuspenaren aldeko borroka. Ez gara biktimismotan erori nahi, baina jendarte sexista batean bizi gara. Non emakumea diskriminatzen den, jaiotzean ditugun genitalen araberako sailkapen baten barne. Horrexegatik emakumeon presentzia indartu nahi dugu, bai antolakuntzan eta bai festiaren parte hartze artistikoan ere, hauek biak emakumeez osatuak. Heteropatriarkatuak baztertutako gorputz guztiak emakumetzat hartuz.

Horrela, ez gara kontrako eta aurkako diren gizon-emakume binomio jolas horretan erori nahi, hamaika gorputz eta pertsonalitate existitzen direla baitakigu eta norbera nahi duena izateko askatasun osoa izan beharko lukeela.  Bada garaia ongia/gaizkia, maskulino/feminino, txuri beltz … horietatik irteteko, nahi duguna gara eta izango gara. Eraiki dezagun, bada, gure nortasun propioa!

Ez dugu inolako jarrera ezta lesbofoborik ezta  homofoborik onartuko, gune askatu bat sortuko dugu. Beraz, adi matxito! Ladyfesta-a gorputz guztiak aske sentitu daitezkeen gunea izan nahi du. Bertan, askatasun osoz adierazi eta eroso sentitu daitezen guztiak: argala, lesbiana, hetera, buch, fem, trans, gizen, altu, bioemakume, queer, puta, erreprimituak, ausarta, lotsatia, puritana, beltza, ijitua, txuria, arabiarra, berdea, urdina edota dena delakoa …

Kontutan hartzen dugu ere hierarkia sozialean arrazakeria dagoela eta ez dugu festibal klasista bat egin.

Pentsa daiteke erokeria dela festibala egitea dagoen egoera ekonomikoarekin. Ba bai, ero gaude, baian aparte, festibal antikapitalista antolatu nahi dugu. “zuk zeuk egin!” ideia jarraitzen dugu.  Guk geuk egitea inolako empresa edo subentzioren menpe egon gabe; guk geuk egin dirua lortzeko intentziorik gabe. Arte egin, defendatzen ikasteko, gozatzen ikasteko, eta heteropatriarkatuak imposatzen gaituen katean apurtzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario